Arabako binakako bertsolari txapelketa 2021-05-24

Manex Agirre eta Martin Abarrategi txapeldun

Manex Agirre eta Martin Abarrategi txapeldun
Aramaioko bikoteak jantzi dituzte lehen edizio honetako txapelak, Legution eta 200 entzuleren aurrean burutu zen finalean.

Larunbatean jokatu zen Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako aurreneko finala, Legutioko kiroldegian.

Iñaki Viñaspre Simon eta Unai Anda Delika, Martin Abarrategi Sarrionandia eta Manex Agirre Arriolabengoa, eta Manuel Bendala Garcia-Donas eta Oihane Perea Perez de Mendiola bikoteek lortu zituzten finalerako txartelak. 

Nieves Del Alamo aurkezle eta Eli Plazaola gai-emaile lanetan aritu ziren eta ariketa puntuagarriak amaituta manex eta Martinek lortu zituzten puntu gehien, 828 hain zuzen ere. Iñaki eta Unaik 820 bildu zituzten, eta Manu eta Oihanek 816.

Aste honetan zehar jarriko ditugu finaleko bertsoaldiak bertsoa.eus atarian.

Informazio gehiago txapelketaren webgunean aurkituko duzue.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza