Bertsolarien erabakimena 2021-05-24

Bihar amaituko da Zarautzen Gerturatu Eta Lau

Bihar amaituko da Zarautzen Gerturatu Eta Lau
Amaia Iturriotz, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia ariko dira bertsotan. Sarrera doakoa da, baina lekua gordetzeko izena eman behar da aurretik www.bertsozale.eus atarian.

Gaur Edozertarako Libre izenburupean egingo den saioarekin agurtuko da Gerturatu Eta Lau. Zarauzko Modelo Aretoan izango da bihar, 18:30etik aurrera; Amaia Iturriotz, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia ariko dira bertsotan. Sarrera doakoa da, baina lekua gordetzeko izena eman behar da aurretik www.bertsozale.eus atarian. Oraindik garaiz zabiltza: hemen sakatuta eman dezakezu izena.

Bertsolariaren erabakimena izango du gai biharkoak. Hala aurreratu du Bertsozale Elkarteak: "Bertsolariak erabaki dezake zer kantatu. Erabaki dezake gaiari nondik heldu eta unean-unean norantz jo. Baina oholtzan hartzen diren erabakien artean, denak ez ditu kantatuko dituenak hartzen: Egin dezake planto bertsolari batek? Erabaki dezake norekin kantatu? Nola eta noiz gertatzen dira oholtzako erabakiak? Zertan oinarritzen dira? Zein leku du bertsolariaren aldarteak edo gogoak saioaren norabide aldaketan?".
 
Donostian, Bilbon eta Gasteizen izan dira Gerturatu Eta Lauren aurreko saioak. Ohiko bertso saioaz harago, eta zalearen parte-hartzea bultzatuta, esperimentaziorako aukera ere eman nahi izan du ekimenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza