Bertso Udalekuak 2021-05-25

"Osasuna zeharlerro bezala markatzea erabaki dugu aurten"

Gaur ireki da Bertso Udalekuen bigarren izen-ematea eta maiatzaren 31ra arte nahi duen edonork izango du izena emateko aukera. Eider Perez Bertso Udalekuen koordinatzailearekin elkartu gara udalekuen inguruko xehetasun guztien berri izateko.

Iaz pandemia dela eta, bertan behera geratu behar izan ziren udalekuak baina aurten aurrera egitea erabaki dute. Gaur egun bizitzen ari garen egoerak halabeharrez eragindu du erabakian eta aldaketa ugari izango ditu aurtengo udalekuen edizio honek.

Hitzetik Hortzeran aurkezle lanetan aritzeaz gain, Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen Bertso Udalekuen ardura ere izan du aurten Eider Perez-ek. Bertso Udalekuen dimentsioa, aurtengo aldaketa eta moldaketa nagusiak, eta beste hainbat konturi buruz aritu gara solasean berarekin.

Eman izena!

Gaur zabaldu da bigarren izen-emate aldia. Pasa den astera arte, bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izan dute izena, baina gaurtik aurrera interesatua den orok eman ahalko du izena. Beraz, udalekuotan parte hartu nahi duenak maiatzaren 31ra arte izango du izena emateko aukera; 10:00etan itxiko da izen-emate epe hau ere. 

Oraindik lekuak gelditzen dira beraz ez galdu aukera eta eman izena 2021eko Bertso Udalekuetan, hemen.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza