Plazako irakurketa 2021-05-27

Bertso plazak goranzko joera hartu du

Bertso plazak goranzko joera hartu du
2021eko lehen bost hilabeteotako bertso plazen zenbait datu atera ditu Bertsozale Elkarteak. Martxotik bertso saioak gehitzen doaz, batez ere jaialdiei eta saio bereziei dagokienez.

2020 urtearen amaieran egindako bertso plazen irakurketari jarraipena ematen dioten zenbait datu kaleratu ditu Bertsozale Elkarteak.

Datu horien arabera, ez da urte hasiera ona izan bertso plazarentzat. Pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, 2019an egin ziren bertso saioak baino %60 gutxiago egin dira aurtengo lehen hilabeteetan, eta 2020an baino %25 gutxiago; kontutan hartu behar da iazko urtearen hasiera bera ere pandemiarik gabekoa izan zela.

Edonola ere, martxotik aurrera bertso plazen kopuruak goranzko bidea hartu du eta hala jarraitzen du egun ere: apirilean 29 saio egin baziren, 47 izan dira maiatzean. Saio motari dagokionez, azken hilabeteotako joerari eusten zaio: jaialdiek eta bat-bateko bereziek betetzen dute agenda batez ere, bertso hitzorduen %91,5a, zehazki.

Azpimarratzekoa da, gainera, tokian tokiko antolatzaile askok Lanku Kultur Zerbitzuenera jotzen dutela bertso saioen antolaketarako: urtarriletik maiatzera bitarteko epea aintzat hartuz gero, 2021ean saioen %45 bideratu da kultur enpresatik, eta 2019an, %30.

Zehaztasun gehiago, www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza