2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-06-03
Azken ekitaldian -2019koan- parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2019koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken lau sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei. Gauzak horrela, 12 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 18 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik hamabik lortuko dute sailkapen txartela, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.
Aurrekanporaketak ekainaren 18, 19 eta 20an izango dira Igantzin, Garesen eta Iruritan, hurrenez hurren. Saio hauetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dituzue eskuragai.
IGANTZI. Baratzondo. Ekainak 18, ostirala, 19:00etan
Idoia Granizo Uribarrena
Urko Gartzia Aleman
Sahats Aleman Sadaba
Etxahun Azkarraga Fernandez
Endika Legarra Nuin
Aitor Irastortza Arrizurieta
Gai-jartzailea: Maialen Belarra Enterreaga
GARES. Frontoia. Ekainak 19, larunbata, 17:30ean
Jabi Lezaun Landa
Erika Lagoma Pombar
Patxi Castillo Graciarena
Ainara Ieregi Aramburu
Mikel Lasarte Cia
Mintxo Astiz Goñi
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre
IRURITA. Gizarte Bilgunea. Ekainak 20, igandea, 17:30ean
Egoitz Gorosterrazu Elizagoyen
Xabier Silveria Etxeberria
Aitor Almandoz Elizalde
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Ekain Alegre Gil
Oier Lakuntza Irigoien
Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-09-10
Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08
Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16