Plaza biziberritzen 2021-06-04

Zapla(k), bukatu eta segi

Zapla(k), bukatu eta segi
Nafarroako Zapla bertso egitasmoa amaierara iritsiko da asteburu honetan; Arantzan izango da bertso bazkaria. Gipuzkoan berriz, izen bereko bertsolari gazteen zirkuituak bigarren geldialdia egingo du igandean.

Larunbatean bukatuko da Nafarroako bertso plaza bultzatzeko orain dela hilabete inguru ekin zioten egitasmoari. Bertso bazkaria izango da Arantzako aterpean eta kantuan arituko dira Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratzeko aukera duzue.

Gizpuzkoan, gazteak

Aurreko asteburuan ekin zion Zapla zirkuituak, Eskoriatzan, eta igande honetan izango da bigarren saioa, Azkoitiko Abaraxka aretoan. Kantuan arituko dira Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Miren Amuriza bertsolariak, eta Jeni Galdos arduratuko da gaiak jartzeaz.

Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Bertsozale Elkartearen orrialdean eskuratu beharko dira gonbidapenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza