Barre Librea | EiTB 2021-06-07

'Bertsolaritza sekta bat da eta bertsoa droga bat da''

'Bertsolaritza sekta bat da eta bertsoa droga bat da''
Bertso munduan bizi izandako hainbat anekdota kontatu zituen Mirari Martiarenak Barre Librea ETB1eko programan egindako bakarrizketan.

Ostegun iluntzetan emititzen da EiTBren Barre Librea bakarrizketen saioa. Aurreko ostegunean Mirari Martiarena izan zen gonbidatuetako bat eta bertsolaritza hartu zuen gaitzat.

Entzun bakarrizketa eitb.eus webgunean.

Idoia Torregarairekin batera ikusi izan dugu askotan Mirari umorearen bueltan. Izan ere, LANKU Kultur Zerbitzuak-ekin Bakean dagona, bakean utzi ikuskizuna hainbat herritan eman ondoren, Luze eta Motz umorezko ikuskizunarekin dabiltza orain alde batetik bestera.

Umoregile, gidoigile eta kazetaria da gaur egun baina Oiartzungo bertso eskolan eta bertso udalekuetan ere ibili izan da Mirari; bertsolari gisa ere kantuan oholtza bat baino gehiagotan aritu zen, tartean 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza