Erlo Telebista 2021-06-10

Zapla bertsolari gazteen zirkuituko bertso saioa, ikusgai

Zapla bertsolari gazteen zirkuituko bertso saioa, ikusgai
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak abian jarritako Zapla bertsolari gazteen zirkuituko bigarren saioa izan zen Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. Hurrengoa larunbatean izango da Hernanin, Milagrosan.

Erlo Telebistak aurreko asteko bertso saio osoa igo zuen sarera. Bertan kantuan izan ziren Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Peritz eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile lanak Jeni Galdosek egin zituen.

Ikusi jarraian bideoa:

Bertsolari gazteen plazaratzean eragin asmoz, sei saio izango dira guztira. Maiatzaren 29an hasiko da Zapla zirkuitua eta uztailaren 2an izango da azken saioa. Zaplaren helburu nagusia bertsolari gazteen plazaratzea izango da. 

Hurrengoa, larunbatean

Larunbatean, arratsaldeko 19.00tatik aitzina, Hernaniko Milagrosan eta bertsotan arituko dira Haizea Arana, Ane Beloki, Aner Euzkitze eta Sustrai Colina.

Gonbidapenak: HEMEN

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza