Sarean 2021-06-18

Ezohiko bertso urteak ere badu Bapatean

Ia 600 bertso transkribatuta nahiz entzuteko moduan jasotzen ditu Bapatean 2020 lanak, bertso plazaren inguruko datuak erakusteaz gainera. Zale guztien eskura dago bdb.bertsozale.eus atarian.
[Bideoan, Bapateanen ekoizpena azaltzen lantaldeko kideak. 2019-07-23, Amasa-Villabona]

Ezohiko urtea izan arren, 2020ak ere izan zuen bertsotik; eta horiek bilduta osatu da urtero kaleratzen den Bapatean bertso bilduma. Aurrekoarekin egin bezala, aurten ere bdb.bertsozale.eus atarian jarri da, bertsozale ororen eskura.

54 bertso saiotatik 84 bertsoalditako 598 bertso daude transkribatuta, gai, doinu eta ohiko informazio guztiarekin. Bertsoaldiak irakurtzeko ez ezik, entzuteko aukera ere badago. Iazko urtearen isla, online saioak daude tartean eta ohi baino libreko saio gutxiago.

Bilduma osatzeko, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako informazioa, grabazioak eta horien fitxak baliatu dira. "Gainera, jende askoren lanaren emaitza da liburu hau; borondatezko grabatzaileen zerrenda luzea dela azpimarratu nahi dugu, eta, beraz, guztioi eskerrak eman, zuei esker sortzen baitira bertsolaritza dokumentatuta geratzeko bildumak", azaldu du Bertsozale Elkarteak.

"Bertso plaza. Zer hintzenan eta non hago! Ongi bistan gelditu zaizkin joskurak", dio Julio Sotok irakurleari ongietorria egiteko idatzi duen hitzaurreak. Joskurak bistan geratu diren urtekoak, Bapatean 2020 lanean.

*Audio guztiak deskargatzeko moduan jaso nahi badira, idatzi eskaera eginez xenpelar@bertsozale.eus helbidera.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu