Xilaba 2021-06-21

Bertsularien Elkarteak datorren udazkenean XILABA 2021 jokatuko dela iragarri du. Guztira 8 saio izango dira eta aurrenekoa irailaren 18an izango da Makeako Herriko Gelan. Finala, azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Ondorengo saioen berri eta saio bakoitzean zein bertsolarik abestuko duen laster egingo duten aurkezpenean zehaztuko dute.
"Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera aterako gara, oraingoan burura eramanen dugun esperantzarekin" adierazi du Bertsularien Elkarteak.
Azkenengotik aldaketa batzuk izan ondoren, oraingo honetan 24 bertsolarik hartuko dute parte guztira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Bittor Thicoïpe, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Xumai Murua Berra.
Iazko saioetako bertsoaldi batzuk hemen aurkitu ditzakezue.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu