Bertso planak 2021-06-23

Uda giroan, bertso saioak astean zehar ere

Uda giroan, bertso saioak astean zehar ere
Urteko egun luzeenak, oporrak, herrietako jaiak... oraindik desberdin bada ere, argi dago uztaila gero eta hurbilago dagoela eta sortzen diren planetan nabari da hori. Asteburuan ez ezik, astean zehar ere bertsoaz gozatzeko aukera ugari izango da.

 Hauek dira gaur-bihar artean izango diren bertso saioak:

  •  Usurbilen San Juan bezperako eskea egingo dute etxez etxe. Orain, 15.00tatik aurrera izango da Kale Zahar auzoan barna. Asier Azpiroz Iztueta eta Unai Gaztelumendi Arandia izango dira bertsolariak.
  • Altzon ere, arratsaldeko 20.30tan Solstizio festa izango da Amaia Agirre eta Oihana Iguaran, eta Intujai Teatroren eskutik.
  • Iruñean bollo berso saioa izango da 18.30tan Erraldoien Txokoan. Bertsolariak Irati Alcantarilla, Saioa Alkaiza, Haizea Arana eta Eli Pagola izango dira eta gaijartzaile lanak Irati Majuelok egingo ditu.
  • Errenterian Ombuaren itzala pelikularen aldeko bertso festa antolatu dute. 19.30tatik aurrera Niessen Kulturgunean Unai Agirre eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan.

Bihar;

  • Eguerdiko ordubatetan Andoaingo Bastero Kulturgunean Aner "Euzkitze", Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze arituko dira Unai Ormaetxeak jarritako gaietara.
  • Usurbilen bertso-saio musikatua antolatu dute 19.00tan. Kalezar auzoko plazan izango da. Kantuan Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio arituko dira, gai-jartzailea Amaia Agirre izango da eta musikariak Ixak Arruti eta Gari Otamendi.
  • Getarian, Gipuzkoan, bertso jaialdia 19.30etatik aurrera. Balentziaga kaleko plazatxoan oholtza gainean izango dira Amets Aizpurua, Andoni Egaña, Danel Olano eta Felix Zubia, Uxune Areizagarekin batera.
  • Markina-Xemeinen, Amallo auzoan, 18.30tatik aurrera Sustrai Colina, Xabat Galletebeitia, Alaia Martin eta Garazi Navarro Ugarteburu, Joseba Sololuzeren aginduetara arituko dira bertsotan.
  • Eta azkenik, Mutrikun bertso trama izango da Gaztetxean, gauean, Txaber Altube, Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra eta Alexander Idoeta kantuan direla.

Eta asteburuko saioak eta datozen asteetakoak bertsozale elkartearen agendan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu