Gai baten inguruan 2021-07-12

Jaialdi Mundiala asteazkenean Algortan

Jaialdi Mundiala asteazkenean Algortan

Udako bertso zita jendetsu eta berezienetako bat asteazken honetan izango da Algortan, ALBEren eskutik: Jaialdi Mundiala. Tradizio handiko jaialdia da 900 entzule inguruko jarraipena izaten zuen urtero Algortako Bihotz Alai plazan egiten zenean. Azken urteetan Muxikebarri kulturgunean egiten ari da eta aurtengoak aforo murriztua izan arren ia 500 lagun elkartuko saioan. 

Sei bertsolari, gai baten bueltan
Arratsaldeko 19:00etan hasita, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendiburu eta Aitor Sarriegi arituko dira kantuan, Paule Loizagak aurkeztuta. Aurten ere tematika baten inguruan joango dira gaiak gai-jartzaile talde batek landuta eta tematika hori jaialdian bertan egiten da publiko.

Eszenografia ere bereziki zaintzen den saioa da eta horretan ere bada ohiko saioetatik bereizten den ekitaldia. Bertsoaldi onenen aukeraketa Bertsoa.eus-en izango da ikusgai.

ALBEk urteroko saio gehienak antolatuko ditu aurten ere
ALBEk Getxon eta eskualdean urtean 45-50 saio inguru antolatzen ditu eta aurten ere, egoera berezia izan arren, 30etik gora egingo dituzte pandemia garaiko irizpideetara ekarrita, Algortako Bertsolari Eskolako iturriek Bertsoa.eus-i adierazi diotenez. Egin ezingo den mitikoetako bat, Maratoia izango da, Algortako jaietan jaietan egiten zen bertso poteo berezi eta sonatua.

Festak egingo ez direnez saioak kultur programazioaren baitan antolatuko dira, aforo mugatuarekin eta aldez aurretik izena eman behar izaten da saiora joateko.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu