Bertsularien Lagunak 2021-07-19

BERtsOKETA, XILABArako beroketa

BERtsOKETA, XILABArako beroketa
Irailean abiatuko den XILABA txapelketaren aurretik, udan zehar hainbat saio ezberdin izango dira Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberuan barrena. Hurrengoa, uztailaren 25ean izango da Donapaulen.

Bertsoketa izeneko ekimena abiatu du Bertsularien Lagunak elkartean eta udan zehar hainbat saio antolatuko dituzte Ipar Euskal Herriko herri ezberdinetan. XILABA txapelketa aurretik bertsolariei kantatu eta berotzeko aukera emateaz gain, txoko ezberdinak girotu eta herri ezberdinetan bertsolaritza sustatzea da ekimenaren helburua.

Aurreneko saioa uztailaren 9an izan zen Izturitzen eta hurrengoa Donapaulen izango dela ere iragarri dute dagoeneko; Donapauleko Touzaa etxean 12:30etatik aurrera. Gainontzeko saioak datak hurbildu ahala iragarriko dituzte sare sozial, ahoz ahoko eta mezuen bidez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza