Herrialdeetako hiru txapelketa udazkenean 2021-09-08

Larunbatean aurkeztuko da Nafarroako Bertsoalari Txapelketa

Larunbatean aurkeztuko da Nafarroako Bertsoalari Txapelketa

Pandemiak baldintzatutako egutegian, larunbat honetan aurkeztuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Iaz egitekoa zena bertan behera gelditu ondoren dator txapelketa hau eta ez ohiko urte sasoian egingo du gainera. Azken urte luzeetan udaberrian jokatu izan da eta aurtengoan udazkenean izango da.

Txapelketa Nagusirako baliagarri
Datorren urtean Txapelketa Nagusia izaki, Nafarroako txapelketa honek, txapelduna ez ezik, herrialde horretako zein bertsolarik kantatuko duten Euskal Herrikoan ere erabakiko du.

Txapelketa aurkeztu bezain laister Bertsoa.eus-en izango dira xehetasun guztiak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza