Herrialdeetako txapelketak 2021-09-08

Arabako Txapelketan izena emateko epea zabaldu da

Arabako Txapelketan izena emateko epea zabaldu da

Datorren udaberrian jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki da eta irailaren 19ra artekoa izango da.

2021ean bi urtekako Arabako Bertsolari Txapelketa - Arabako Kuadrillartekoa zikloa hautsi eta lehen Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa burutu ostean, 2022an indarberrituta etorriko da Arabako Bertsolari Txapelketa, bertsolariak banakako lehian arituko direna.

Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren hasieran izango da eta apirilaren 2a bitartean burutuko dira final zortzirenak, final laurdenak, finalerdiak eta finala.

2019ko edizioko finalistek txapelketan hasieratik kantatuko dute. Izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira lehen zortzirenak.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edota 675 707 971 telefonora  mezu bat bidali zure interesa adieraziz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza