Agenda 2021-09-10

25 bertso ekitalditik gora asteburuan

25 bertso ekitalditik gora asteburuan

Iraileko bigarren asteburuak agenda oparoa izaten du urtero eta pandemiak baldintzatutako irail honetan ere bertso ekitaldiz osatuta dator. Orotara 24 bertso ekitaldiren berri ematen du Xenpelar Dokumentazio Zentroko agendak: 8 saio Nafarroan, 7 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 4 Araban.

Jaialdiak eta ekitaldi bereziak
Jaialdiak eta ekitaldi bereziek bete dute asteburu honetako agenda, pandemia garaiko joerari jarraiki. Lagunarteko saiorik ez dago iragarrita. Donostiako iraileko jaialdia, Galdakao, Azkarateko Azken Muga eta beste zenbait jaialdi kontsagraturekin batean emanaldi bereziak ere izango dira, batez ere bertso musikatuak. Ekitaldi baten harira ere saio zenbait izango dira: Lekarozen, Nafarroako emakume bertsolarien diskaren aurkezpenean ere bertso jaialdia izango da. Araban, Ozetan, sei bertsolariko jaialdia izango dira Bilgune Feministan.

Ikusi agenda osoa hemen

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza