Etxebarne Ostatuan 2021-09-14

Lagunarteko saioak bertso plazaren agendan nagusi izatetik desagertzera pasa dira pandemiaren testuinguruan eta eremu hori lantzeko ahaleginak azpimarra merezi duten albiste dira. Lekorneko adibidea kasu. Ostiral honetan asteburuko lagunarteko saio bakarra edo bakarrenetakoa egingo da Lapurdiko herri horretako Etxebarne Ostatuan. Bertso afaria izango da eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira kantuan, Xan Alkhatek gaiak jarrita.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza