Bertso agenda 2021-09-17

Hamalau bertso ekitalditik gora asteburuan

Hamalau bertso ekitalditik gora asteburuan

Hamalau bertso ekitalditik gora izango dira asteburu honetan bertso agendan, Xenpelar Dokumentazio zentroko iturrien arabera. Kasu honetan, lurralde guztietan iragarri dira ekitaldiak eta lagunarteko saioak ere hasi dira, banaka bada ere.

Xilabak Makean emango dio edizio berri honi hasiera; Kilometroak 2021 Gipuzkoako ikastolen jaiaren harira Lazkaon saioa egingo da; Aizarnazabal eta Hernanin ohiko jaialdiak; bertso musikatuak Amurrion; Onbuaren itzala Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko filme proiektuaren aurkezpena eta bertsoak Zalduondon; plaza librea Erandion eta Joaldunen Eguneko bertsoak Iturenen.


2021-09-17 Lazkao Jaialdia
Kilometroak 2021 bertso jaialdia: "Batera, bagara, bat gara": Maddi Aiestaran Iparragirre, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Iban Urdangarin Gai-jartzailea: Aizpea Garmendia. Ordua: 19:00 Lekua: Areria aretoa.

2021-09-17 Hernani Berezia
"Erradikalak ginen". Ane Labaka eta Beatriz Egizabal. Ordua: 22:00 Lekua: Leoka labaderoa

2021-09-17 Dulantzi Berezia
Altxa Kopla Hori! Bertso saio musikatua Ordua: 19:00 Lekua: Plaza Bertsolariak: Unai Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Izar Mendiguren, Peio Ormazabal. Musikariak: Nahiara Eizagirre, Aintzira Gorosabel; Gai-jartzailea: Oier Suarez.

2021-09-17 Lekorne Lagun-artekoa
Bertso afaria: Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Xan Alkhat. Ordua: 20:30 Lekua: Etxebarne ostatua.

2021-09-17 Gernika-Lumo Jaialdia
Euskal Herria emakumeen begietatik Ordua: 19:00 Lekua: Euskal Herria Museoko lorategia Bertsolariak: Janire Arrizabalaga, Nagore Beitia, Aissa Intxausti, Enare Muniategi

2021-09-18 Mañaria Jaialdia
Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Fernandez, Erika Lagoma eta Josu Sanjurjo. Gai-jartzailea: Ainhoa Urien. Ordua: 19:00 Lekua: Plaza.

2021-09-18 Aizarnazabal Jaialdia
Aner "Euzkitze", Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ordua: 18:00 Lekua: Atari Soro pilotalekua.

2021-09-18 Zalduondo Berezia
"Onbuaren itzala" filmaren aurkezpena eta bertso saioa: Iratxe Ibarra eta Oihane Perea. Hizlari: Patxi Bisquert. Ordua: 19:30

2021-09-18 Hernani Jaialdia
Oihana Iguaran, Agin Laburu, Sebastian Lizaso, Eli Pagola Gai-jartzaileak: Asier Azpiroz Iztueta. Ordua: 19:00 Lekua: Biteri plaza.

2021-09-18 Makea Txapelketa
XILABAko. 1. kanporaketa: Karlos Aizpurua, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Mizel Mateo, Maddi Ane Txoperena, Oier Urreizti. Gai-emailea: Amaia Kastorene. Ordua: 17:00 Lekua: Herriko gela.

2021-09-19 Amurrio Berezia
"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Oihana Bartra. Musikariak: Ixak Arruti, Gari Otamendi. Gai-jartzailea: Izar Mendiguren. Ordua: 19:00 Lekua: San Anton plaza.

2021-09-19 Erandio Plaza librea
Eureka Domeka kultur zikloa: Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Beñat Vidal. Ordua: 18:00 Lekua: Malekoian, gasolinoaren geltoki ondoan (Euria eginez gero Altzaga auzoko Gazte Txokoan).

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra