Xilaba Txapelketa 2021-09-20

Maddi Ane Txoperenak Mauleko finalaurrekoan kantatuko du, lehen kanporaketa irabazita

Maddi Ane Txoperenak Mauleko finalaurrekoan kantatuko du, lehen kanporaketa irabazita
Irati Alcantarilla gelditu zen bigarren eta Gillen Hiribarren hirugarren. Datorren larunbatean jokatuko da bigarren kanporaketa Muskildin.

XILABA Bertsulari Txapelketako lehen kanporaketa jokatu da Makean joan den larunbatez eta Maddi Ane Txoperena izan da saioko irabazlea. Irati Alcantarilla izan zen bigarren eta lehen biak finalaurretarako txartela eskuratu dute zuzenean. Txoperenak Mauleko finalaurrekoan kantatuko du. Publiko aldetik ere txapelketak hasera goxoa izan zuen eta Makeako Herriko Gelan 90 bertsozale izan ziren saioa jarraitzen.

Horrela geratu da sailkapena:

1- Maddi Ane Txoperena Iribarren    422,5
2- Irati Alcantarilla Urdanpilleta        296,5
3-
Gillen Hiribarren                           390
4-
Karlos Aizpurua Etxarte                388,5
5-
Mizel Mateo                                 370
6-
Oier Urreizti                                369,5

13na bertsu puntuagarri
Makean bertsolariek kanporaketa honi dagozkion 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten:

    8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    2 punturi erantzuna
    10eko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    Kartzela banaka, gaia emanda bina bertsu (gehiengoz 10eko handian)
  

Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Heldu den larunbatean, irailak 25, jokatuko da bigarren kanporaketa Muskildin, 17:00etan. Bertsolariak:

Xumai Murua Berra
Bittor Thicoïpe
Ramuntxo Christy
Xan Alkhat
Miren Artetxe Sarasola
Maddalen Arzallus Antia


Aurkezlea Xabi Elgar izanen da.
Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosi ahalko dira.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu