Bertso-paperak 2021-09-20

Datorren astean amaituko da Balendin Enbeita bertso-paper sariketan aurkezteko epea

Datorren astean amaituko da Balendin Enbeita bertso-paper sariketan aurkezteko epea

ALBEren eskutik martxan da Balendin Enbeita bertsopaper sariketaren 14. edizioa eta irailaren 30 arteko epea izango da lanak aurkezteko, datorren astera artekoa beraz. ALBEk bertso jarzaileak animatu ditu eta adierazi du sasoi aproposa izan daitekela norbere ilusioak, kezkak edo sentimenduak papereratzeko. 2.700 euro izango dira saritan.


OINARRIAK:

PARTE HARTZAILEAK:

Lehiaketan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi dituzte.

Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
Gazteak: 17 urtera artekoak.

EGIN BEHARREKO LANA:

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.
Helduek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin behar ditu, eta gehienez 12.
Gazteek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez 10.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.

EPEA ETA BALDINTZAK:

Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2021ko irailaren 30a izango da.
Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.


SARIAK:

Helduentzat:
1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
2. saria: 700€ eta garaikurra.
3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:

1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
2. Saria: 200€ eta garaikurra.
3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertsogile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; lortzen duen saririk handiena emango zaio.

NORA ETA ZELAN BIDALI:

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.

Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da:

BALENDIN ENBEITA 14. SARIA

ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)

Martikoena 16, 2. solairua.

48992 GETXO

Posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak, hona: balendinenbeita@gmail.com

 

EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:

Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira.

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.

 

LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:

ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.

Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.

Albiste gehiago

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran