Ikerketa proiektu saria eta GRAL saria 2021-09-21

Hilabete barru amaituko da bertsolaritza ikertzeko deialdietara aurkezteko epea

Hilabete barru amaituko da bertsolaritza ikertzeko deialdietara aurkezteko epea
Urriaren 20an amaituko da Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatutako deialdietara aurkezteko epea.

Bertsolaritza ikertu nahi baduzu edota ikertua baduzu: kasu banatarako egokiak diren ikerketa deialdiak dituzte esku artean Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak. Pasa den uztailaren 20an aurkeztuta, eta proiektuak eta lanak aurkezteko epearen erdia baino gehiago agortuta, Mintzola Ahozko Lantegiak deialdiok gogorarazi ditu; izan ere, urriaren 20an amaituko da aurkezteko epea.

Batetik, oraindik garatu gabe dauden lanak egiteko 2.000 euroko ikerketa proiektu sari bat dago banatzeko. Master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko badira ere, beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Eta bestetik, azken bi ikasturteetan defendatutako Gradu Amaierako Lanentzat 500 euroko saria eskaintzen da.

Ahozko kultur sorkuntza izan behar dute oinarrian lanok: antzerkia, ipuin kontalaritza, kantagintza... edota, noski, bertsolaritza. Mami nagusira iristeko abiapuntua unibertsitateko edozein jakintza alor izan daiteke, izan artea, giza zientzia edota teknologia.

Xehetasunak Mintzolako eta Mikel Laboa Katedrako webguneetan topatuko dituzu. Ekin lanari!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza