Xilaba Txapelketa 2021-09-27

Miren Artetxe irabazle Muskildin

Miren Artetxe irabazle Muskildin

XILABA Bertsulari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Muskildin. Miren Artetxe gailendu zen saioan eta zuzenean sailkatu da finalerdietarako. Bigarren Maddalen Arzallus gelditu zen bi puntura. Hirugarren, Xumai Murua. 80 bertsuzale bildu ziren Muskildiko Posonpesenean.

Horrela geratu da sailkapena:

   Miren Artetxe Sarasola ..................446,5
   Maddalen Arzallus Antia .................444,5
   Xumai Murua Berra ........................418,5
   Ramuntxo Christy..........................407,5
   Xan Alkhat ...................................381,5
   Bittor Thicoïpe ..............................358,5

13na bertsu puntuagarri
Kanporaketa fase honetan bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatu dituzte, agurrez gain:
   
    8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    2 punturi erantzuna
    10eko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    Kartzela banaka, gaia emanda bina bertsu (gehiengoz 10eko handian)

Hurrengo saioa Hiruburun izango da heldu den larunbatean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza