Pello Mari Otaño bertso-paper sariketa 2021-09-28

Urriaren 8an amaituko da epea Otaño bertso-paper sariketan lanak aurkezteko

Urriaren 8an amaituko da epea Otaño bertso-paper sariketan lanak aurkezteko

Urriaren zortzian amaituko da VIII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan lanak aurkezteko epea. Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak elkarlanean antolatu dute sariketa.

Aurten ere lau mailatan bereizita egongo da lehiaketa: Tolosaldeko gelen arteko mailan, gaztetxoenean, gazteen mailan eta helduenean. Maila guztietan, gaia, neurria eta doinua libreak izango dira baina ez bertso kopurua: gelen arteko mailan, bertso-paper bakoitzak hiru bertso edo sei kopla izan ditzake. Gaztetxoen mailan, hiru bertso edo sei kopla. Gazteen mailan, berriz, gutxienez sei bertso idatzi beharko dira eta helduenean, gutxienez zortzi. Parte-hartzaile bakoitzak aurrez argitaratu gabeko nahi adina bertso-paper bidali ahal izango ditu.

Bertso-paperak urriaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira e-posta bidez. Sorta irabazleak aukeratuko dituen epaimahaia Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek osatuko dute eta sariren bat hutsik gera liteke epaimahaiko kideek horrela erabakiz gero.

Informazio gehiago nahi duenak, Harituz Bertsozale Taldearen Facebook orrialdean topa dezake edota honako lotura honetan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa