Bigarren kanporaketa 2021-10-05

Nafarroako Txapelketa Tafallan eta Zangotzan asteburuan

Nafarroako Txapelketa Tafallan eta Zangotzan asteburuan
Tafallan, larunbatean: Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Ekhiñe Zapiain, Erika Lagoma eta Urko Gartzia ariko dira kantuan. Kultur etxean, 17:30etan.

Izabatik Tafallara egingo du jauzi Nafarroako Bertsolari Txapelketak heldu den larunbatean, urriaren 9an. Bertako kultur etxean ondoko sei bertsolariak ariko dira finalaurreko txartelaren bila, 17:30etan hasita
 
Eneko Lazkoz Martinez
Saioa Alkaiza Guallar
Alazne Untxalo Erregerena
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Erika Lagoma Pombar
Urko Gartzia Aleman

 

Igandean Zangotzan hitzordua Karmengo auditorioan, 17:30etan.
Igandean hirugarren kanporaketa jokatuko Zangotzan, non lehenengo aldiz jokatuko den Nafarroako Txapelketako saio bat. Honako seikote hau ariko da kantuan:



Joanes Illarregi Marzol
Xabat Illarregi Marzol
Sarai Robles Vitas
Xabier Silveira Etxeberria
Mikel Lasarte Cia
Oier Lakuntza Irigoien

Saioko irabazlea pasako da zuzenean finalaurrekoetara. Final laurdenetan, 24 bertsolaritik 18 sailkatuko dira. 4 zuzenean eta gainerako 14 bertsolariak puntuazioren arabera.

Egin beharreko lanak
Kanporaketa fasean 13 bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolariek, honako ariketa hauetan:

    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian

Kartzelako lana

    Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
    Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

 

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Txapelketako sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean


Ondorengo kanporaketak


4- Kanporaketa
Urriak 16, larunbata, Doneztebe. Zinema, 17:30.
Julio Soto Ezkurdia
Josu Sanjurjo
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Ekain Alegre Gil
Egoitz Gorosterratzu Elizagoien
Sahats Aleman Sadaba

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu