Herriko Gelan, 17:00etan 2021-10-06

Xilabako azken kanporaketa Gabadin larunbatean

Xilabako azken kanporaketa Gabadin larunbatean

Xilaba Bertsulari Txapelketak kanporaketa fasea burutuko du larunbat honetan Gabadin. Herriko Gelan, 17:00etan hasita, ondoko sei bertsolariok ariko dira kantuan:

Johaine Sarraillet
Odei Barroso Gomila
Amets Arzallus Antia
Egoitz Zelaia
Maddi Sarasua Laskarai
Maindi Murua Berra


13na bertsu puntuagarri

Kanporaketa fase honetan bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatuko dituzte, agurrez gain:
   
    8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    8ko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    2 punturi erantzuna
    10eko ttipian ofiziotan binaka, hiruna bertsu
    Kartzela banaka, gaia emanda bina bertsu (gehiengoz 10eko handian)
  

Dagoeneko Makean, Muskildin eta Hiruburun jokatu dira kanporaketak. Maddi Ane Txoperena gailendu izan zen lehenbizikoan, Miren Artetxe bigarrenean eta Patxi Iriart hirugarrenean. Txoperenak Mauleko finalaurrekoan kantatuko du eta Bardozen Artetxek eta Iriartek Izpuran.


Gabadiko saioaren ondotik argituko dira finalaitzinekoetan kantatuko duten 18 bertsolariko zerrenda eta bakoitza non ariko den. Finala, aldiz, azaroaren 13an izango da Donibane Lohitzunen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza