14 ekitalditik gora 2021-10-07

Asteburuko bertso agenda

Asteburuko bertso agenda

Urriko bigarren asteburuan bertsoak ez du zubirik egingo eta hainbat plaza eta formatutan agertuko da datozen egunotan. Gaur bertan, ostegunez, Bilbon eta Zarautzen izango dira ekitaldiak. Bertso saio literarioa Bilbon eta Adinekoen astearen baitan Zarautzen. Ostiralean Zumaian, Santelmo jaietan atzeratutako jaialdia izango da, besteak beste. Larunbatean, bertso afari elegantea Errenterian; eta larunbatean bertso bazkaria Gartzainen, saio mota hau ere suspertzen ari den seinale. Horiez gain, jakina, txapelketetako saioak, nola ez, Xilaba, Nafarroa eta Bizkaiko txapelketakoak. Denera, 14 bertso ekitalditik gora izango dira gaurtik igandera, hona hemen banan bana, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasoak.


2021-10-07 Bilbo Berezia
"Hi(ZKI)bridoak” 2021. Bertso-saio literarioa, "Dendaostekoak" liburuaren inguruan. Ordua: 19:30. Lekua: Euskararen Etxea Bertsolaria: Onintza Enbeita, Oihana Iguaran. Protagonista: Aitor Nova Gai-jartzailea: Uxue Alberdi Antolatzailea: Euskararen Etxea. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-07 Zarautz Jaialdia
Adinekoen astea. Bertso saioa. Ordua: 19:30. Lekua: Modelo aretoa. Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Antolatzailea: Zarauzko Udala. Gizarte Zerbitzuak. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-08 Zumaia Jaialdia
Bertso saioa. Ordua: 20:00 Lekua: Zumaiena ikastetxeko aretoa. Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Unai Manterola. Antolatzailea: Zumaiako Bertso-Eskola. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-09 Busturia Berezia
"Urpekakariak" haurrentzako bertso antzerkia. Ordua: 17:00. Lekua: EKOetxeko auditorioa Protagonista: Eneko Arrate Sololuze, Aissa Intxausti. Antolatzailea: Urdaibai Ekoetxea. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-09 Tafalla Txapelketa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 2. final-laurdena. Ordua: 17:30. Lekua: Kultur Etxea Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Urko Gartzia, Erika Lagoma, Eneko Lazkoz, Alazne Untxalo, Ekhiñe Zapiain Arlegi Gai-emailea: Ander Aranburu. Antolatzailea: Nafarroako Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-09 Gabadi Txapelketa
XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa. 4. kanporaketa. Ordua: 17:00. Lekua: Herriko gela Bertsolariak: Amets Arzallus, Odei Barroso, Maindi Murua, Maddi Sarasua Laskarai, Johaiñe Sarraillet, Egoitz Zelaia Gai-emailea: Amaiur Lujanbio Antolatzailea: Bertsularien Lagunak.


2021-10-09 Igorre Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 2. kanporaketa. Ordua: 17:00. Lekua: Lasarte aretoa. Bertsolariak: Ibai Amillategi, Julen Arzanegi, Mikel Goiriena, Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga, Ander Ucelay. Gai-emaileak: Beñat Vidal Antolatzailea: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.


2021-10-09 Errenteria Lagun-artekoa
Zabala-Enea II gaztetxearen XXI. urteurrena. Bertso afari elegantea. Ordua: Iluntzea. Antolatzailea: Zabala-Enea II Gaztetxea.


2021-10-09 Donostia Jaialdia
Amara Berriko jaiak. Ordua: 12:30. Lekua: Amara Berri. Atano III pilotalekuko aparkalekua (euriarekin, Amara Berri ikastetxearen jolastokian). Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Asier Ibarguren Amondarain, Alaia Martin, Itxaso Piquer. Gai-jartzailea: Danele Sarriugarte.


2021-10-09 Altsasu Berezia
"Ez du gureak egingo. Bertso zaharrak eta berriak gaurkoari atzo jarriak" ikuskizuna. Ordua: Gaua Antolatzailea: Gazte Koordinadora Sozialista.


2021-10-10 Zangoza Txapelketa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 3. final-laurdena. Ordua: 17:30 Lekua: Karmengo auditorioa Bertsolariak: Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Oier Lakuntza, Mikel Lasarte, Sarai Robles, Xabier Silveira Gai-emailea: Zigor Gartzia "Zian" Antolatzailea: Nafarroako Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku.

2021-10-10 Basauri Jaialdia
Bertso saioa. Ordua: 18:00 Lekua: Solobarria plaza. Bertsolariak: Miren Amuriza, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze. Gai-jartzaileak: Zihara Enbeita. Antolatzailea: Basauriko Herriko Taldeak Kultur bitartekaria: Lanku.

2021-10-10 Gartzain Lagun-artekoa
Bertso bazkaria. Ordua: 14:0.0 Lekua: Elkartea Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia.


2021-10-10 Lekunberri (N) Plaza librea
Herriko jaiak. Ordua: 18:30 Lekua: Anfiteatroa (euriarekin, plazako karpan) Bertsolariak: Igor Elortza, Julio Soto Antolatzailea: Larraungo Bertso-Eskola


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra