Hitzetik Hortzera 2021-10-07

Komunitate batentzako erresistentzia tresna, Hitzetik Hortzera

Psikologian graduatuak dira Leire Amenabar eta Ines Huarte, eta beste hiru kiderekin batera egindako graduondokoan bertsolaritza komunitate batentzako erresistentzia tresna bat dela ondorioztatu dute. Bertsolaritza ikertzaileen begiradatik aztertuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Bertsolaritzaren komunitate funtzioak aztertu dituzte Leire Amenabar, Ane Bengoetxea, Ines Huarte, Miren Aiertza eta Ana Villanueva ikertzaileek. Uztailean aurkeztu zuten prozesuaren emaitza, eta erresistentzia horren izaera eta gure komunitatearen nolakotasuna ulertzeko asmoz elkartuko gara haiekin. Zertan eta nola da bertsolaritza erresistentziarako tresna?

Bostak dira Psikologian graduatuak, eta Ikerketa Ekintza Parte Hartzailearen metodologiarekin aritu dira lanean. Bertsoaren komunitateko belaunaldi ezberdinetako lagunek erantzun zioten ikertzaileek prestatutako galdetegiari, eta hiru eztabaida saio ere egin dituzte guztira. Iaz Mintzolaren eta UPV/EHUko Laboa Katedraren eskutik jasotako sariarekin gauzatu dute ikerketa.

Galdakaotik Azkaratera
Azken Muga kultur elkarteak antolatuta, Zarateko pagadian antolatu zuten bertso saioa joan den hilean, Bedaio eta Azkarateko mugan. Galdakaon ere Ardantza parkeko iluntzea alaitzeko ardura hartu zuten bertsolariek. Aste honetan bi bertso saio hauetako giro goxoa ekarriko dizuegu.

Bertsoaldi kuttunaren atalean, Barañaingo bertso eskolako kide den Amaia Lasherasek iazko abendura eramango gaitu: Nafarroako Mariano Izeta bertso sariketan, Sarai Roblesek kantatutako bakarkakoa gogoratuko dugu berarekin.

Ez galdu: Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00tan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu