XXIX. edizioa 2021-10-15

Astelehenean hasiko da BBK Sariketa

Astelehenean hasiko da BBK Sariketa
Bizkaiko zortzi eskualdeetako 55 bertsolarik hartuko dute parte, taldeka. urriaren 18an hasi eta azaroaren 29an jokatuko da finala, Bilbon.

Urriaren 18an Leioan hasi eta azaroaren 29an bukatuko da Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketa, Bilbon. Atzo goizean aurkeztu zen Bilboko BBK Salan XXIX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa.

Aurkezpenean egon dira Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Koldo Bilbao BBKko Kultura arloko arduraduna eta Oihana Bartra bertsolaria. Eurek eman dituzte aurtengo sariketari buruzko xehetasun guztiak.

Taldekako txapelketa
Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldekako txapelketa da, eta talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan: A mailan: 18 urtera arteko hiru bertsolari. B mailan: 19 urtetik 26 urtera arteko hiru bertsolari Aurten ere, azken urteetan moduan, sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte, eta beraz, 55 bertsolari inguru arituko dira kantuan.
Bizkaiko Eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, hurrengoak izango dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.

Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera. Saioz saio, finalera arte BBK Sariketak aurreko urteetako egitura berbera edukiko du. Lau kanporaketa jokatuko dira lehenengo, finalaurreko bi gero, eta azkenik, finala

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu