Bertsolaritza irratietan 2021-10-19

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Azken denboretan bezala, aurreko asteko irratsaioen berri ematen dizuegu atal honetan. Denetarik eta denentzako...

(H)ari naizela programa Ataria irratian

Azken irratsaioan Altzon San Inaziotan urterokoa den bertso-saioko zenbait bertsoaldi entzun izan dira.
Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Oihana Iguaran aritu ziren bertan kantuan, Manuel Olanoren esanetara.te
Irratsaio amaierako kantua, berriz, Maite Larbururen "Krak!" diskotik atera dugu "Arrailak" (hitzak: anonimoak eta Maite Larburuk osatuak / musika: Maite Larburu).

 
 
Potto programa Bilbo Hiria irratian

Bueltan dira POTTO irratsaioan, 2021-2022 ikasturteari gogotsu ekiteko asmoz.
Aurreneko bala honetan Bizkaiko txapelketa aztertu dute (Durangoko ariketa hautatuak entzungai), Nafarroak emandakoaren berri eman digute (Izabako zenbait kolpe zabalduko) eta XILABAren finalaurrekoak aurkeztu ere.
Era berean, bertsolariak prosan entzutea ere plazera denez, Kerman Diaz gonbidatu dute TXAPPELA aplikazioa zertan den azaltzeko. Lisboako katu berdea, Mentxakane baserria...
Horiek guztiak eta gehiago, POTTO saioan.
 


Hitza Jolas programa Euskadi irratian


Aurreko asteko programan, txapelketen itzalpeko bidaia proposatu digu programak.
Xilaba txapelketako azken kanporaketa izan da Gabadikoa, Tafallan eta Zangotzan jokatu dira Nafarroako bigarren eta hirugarren final-laurdenak eta Igorrera ere jo dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketak eman duenaren berri jasotzeko.
Euskal Herrian zehar bidaiatzeko aitzakia eskaini digute lurraldekako txapelketek. Bertsoak ordea, plaza gehiago ere badituenez, Amurrion "Ez da kasualitatea" formatuan egindako saioko pasarteren bat ere berreskuratu dute, bederatzikoaz gain.

Hitza Jolas


Bertsoinka programa Xorroxin irratian

Bertsoinka oraindik atsedenelaldian dugu lerro hauek idazterakoan baina lasai, aste honetan bueltan dator eta beraz irratia piztu !
Haatik, aurreko saioak beti hemen :

Bertsoinka

Bapateko Unibertsoa Arraio irratian

Aurrekoan inprobisatzea tokatu zaie Bapateko Unibertsoan.
Gonbidatua falta zutela eta hemerotekatik osatu zuten saioa. Aurreko asteetan aipatu bezela, martxan dauden hiru txapelketak ere izan zituzten hizpide eta Paul Beitiaren Bertso fonoteka ere.
Aurretik pentsatua edo inprobisatua, bertsoa gozatzeko parada ezin hobea beti. Programa hemen dugu entzungai :

Bapateko Unibertsoa

 

Bertsolaritza irratietan eta bertsoa uhinetan
gozamena ez al da benetan
ditugunean belarrietan?

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu