XILABA 2021 eta BBT21 2021-10-25

Maddalen Arzallus eta Oihana Bartra garaile asteburuko saioetan

Maddalen Arzallus eta Oihana Bartra garaile asteburuko saioetan
Bardozen izan zen XILABAko bigarren finalerdia eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Mungian jokatu zen laugarren kanporaketa. Hurrengo saioak asteburuan jokatuko dira Izpuran eta Elorrion.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, final aitzinetako bigarren saioa jokatu zen larunbatean Bardozeko Ezker Paretan. Maddalen Arzallus Antiak 513,5 puntu eskuratu zituen, finalerako pasea zuzenean lortuz.

Horrela geratu zen sailkapena:

  1. Maddalen Arzallus Antia ...............513,5
  2. Miren Artetxe Sarasola .................500,5
  3. Xumai Murua Berra ......................488,5
  4. Ramuntxo Christy .........................481,5
  5. Iker Altuna .....................................468
  6. Irati Alcantarilla Urdanpilleta .........461,5

BBT21

Olalde aretoan jokatu zen larunbatean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Lan puntuagarri guztiak egin ostean Bartra izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu; Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27an.

Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Oihana Bartra Arenas................................479
Paule Ixiar Loizaga Legarra......................472,5
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………..472
Koldo Gezuraga Seijido.............................460
Aissa Intxausti Aburruza............................427,5
Arkaitz Zipitria Mendizabal........................426

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza