Bertsolaritza irratietan 2021-10-25
Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Aurrekoan, Hodei Iruretagoiena izan zen Bapateko unibertsoa programaren gonbidatua.
Udaran Berriarentzat eginiko erreportaien inguruan hitz egin zuen bertsolari-kazetariak. Horretaz gain, astero bezela, txapelketen aktualitatea aztertu zuen programak eta bertso fonoteka entzungai izan zen, hau ere Hodei Iruretagoienaren eskutik.
Bertsoa, kazetaritza... Bapateko unibertsoa...handi bezain zabal !
Bapateko unibertsoa 2021-10-18
(H)ari naizela programa Ataria irratian
Aurreko asteko irratsaioa, Adunako ez-festetako saioko bertsoaldekin osatu zuten.
Abuztuaren 14an Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Unai Agirre jardun ziren Imanol Artola felixen esanetara.
2020.ean izatekoa zen bertso-saio berbera programatu zuten adunarrek 2021erako eta 120-150 lagun bildu ziren futbol-zelaiko oholtzari begira. Orduko bertsoaldirik onenekin osatu zuten irratsaioa.
Irratsaio amaierako kantua berriz "Errutinaren tranpa" (Hitzak eta musika: Kilimak).
Urterik urte, bertsoa beti bizirik !
Potto programa Bilbo Hiria irratian
Saio handia Potto programan !
Erlantz Ibargurengoitiak aurkeztutako saioa dugu hau.
Aurreko asteko programak, urriaren 17an Urdulizko Mentxakane baserrian izandako bertso-bazkariaren bala gozoak ekarri zizkigun (beti ere kantu hautatuak). Kantuan 3 bertso eskola izan ziren: Pirata, Potojorran eta Taket. Tartean 6 bertsolari entzun izan ziren, hala nola Maddalen Markaida eta Jon Etxebarria'txontxe'; Mikel Galartza eta Ana Picallo; Mikel Goiriena eta Ibon Larrazabal "Larra".
Lurraldekako txapelketak ere aztertu zituen Potto programak, prosan eta hurrengo saioak aurkeztu zizkigun ere: Nafarroa, Bizkaia eta Xilaba.
Pottorekin ere... Biba bertsoa !
Bertsoinka programa Xorroxin irratian
Bertsoinka oporretatik itzuli da eta hitzeman bezala, indarberriturik !
Joan den osteguneko saioan BERTSOINKA saioko ikasturteko 3. saioa eskeini zen.
Saioak, joan den irailaren 26an Lesakan egin zen bertso jaialdi bateko bertsoak izan zituen oinarri. Lesakako udalak eta herriko kultur elkarteek osatzen duten "Sorginxulo" elkarteak antolaturiko bertso jaialdia da, Lesakako Plazan egin zena. Ohiko urteetan San Fermin egunez (Uztailaren 7an) egiten den saioa ordezkatu zuen saio honek. Saioak, Udako kultur zikloa itxi zuen. Iratxe Muxikak jarritako gai eta ariketekin, Sustrai Colina, Josu Sanjurjo, Ekhine Zapiain, Ane Labaka eta Aitor Sarriegi aritu ziren bertsotan.
Bertsoinka ere, beti bezala, bertsoarekin gozatzen !
Aurrera doazen txapelketak eta Andoni Egañaren Oñatiko pasarte polit bat izan ziren aurreko asteko irratsaioaren oinarriak.
Xilaba, Nafarroako eta Bizkaiko txapelketen berri eman zigun aurreko asteko programak, txapelketetako saioeetako bertsoaldi onenak proposatuz. Horrezgain, Andoni Egañak urri hasieran Oñatin gertatu zitzaion pasarte polit bat ere kontatu zien.
Txapelketen eta bertsolarien kontuak Hitza Jolas-en !
Denetarik eta denontzako !
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24