Xilaba Bertsulari Txapelketa 2021-10-27

Izpuran hirugarren eta azken final aitzinekoa

Izpuran hirugarren eta azken final aitzinekoa
Maule eta Bardozetik pasa ondoren larunbatean erabakiko da 2021eko XILABAko seikote finalista. Hurrenez hurren, orain arte Amets eta Maddalen Arzallusek lortu dituzte banatu diren finalerako bi txartelak.

Izpurako Faustin Bentaberri aretoan izango da saioa, larunbatean (urriak 30) arratsaldeko 17:00etan hasita.

Joana Itzaina izango da aurkezlea eta kantuan arituko dira: Patxi Iriart, Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Gillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet.

Saiorako sartzeak egunean bertan eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina eta bide batez, finalerako sarrerak ere izanen dira salgai bertan. Azken hauek www.bertsosarrerak.eus atarian ere eskuratu ditzakezue. 

Ez ahaztu: Saiora sartzeko, osasun ziurtagiria eskatuko da.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza