Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-10-28

Altsasun hasiko dira finalaurrekoak, astelehenean

Altsasun hasiko dira finalaurrekoak, astelehenean
Final laurdenak amaitu ondoren, finalaurrekotan sartuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hiru saio izango dira guztira fase honetan eta aurrenekoa Altsasun jokatuko da azaroaren 1ean, astelehenez.

Iortia Kulturgunean izanen da saioa arratsaldeko 17.30etatik aurrera. Kantuan arituko den seikotea: Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin eta Oier Lakuntza Irigoien. Gai jartzaile lanetan aldiz, Fernando Anbustegi Goñi arituko da.

Saioa irabazten duen betsolariak zuzenean eskuratuko du azaroaren 28an Iruñean izango den finalerako txartela. Gainerakoek, finalaurreko guztiak bukatu arte itxaron beharko dute, puntuazioz sailkatzen ote diren jakiteko.

Altsasukoaz gain, beste bi finalaurreko gehiago ere izango dira: azaroaren 6an Berriozarren eta azaroaren 14an Leitzan (azken horretarako sarrerak agortu dira dagoeneko). Guztira, 18 bertsolaritik zortzi sailkatuko dira finalera.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza