Igandean Hernanin 2021-10-27

Badator XVII. Bertso Derbia

Badator XVII. Bertso Derbia
Eguerdian, 12.30etan Hernaniko Biteri Kultur Etxean izango da bertso saioa. Sarrera doakoa da eta dagoeneko sarrerak eskuragai daude Hernaniko Biteriko Kultur Etxean, Realaren denda ofizialetan edo, bestela, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Urriaren 31ean, igandean, Reale Arenan jokatuko dute Realak eta Athleticek ligako partida gaueko 21.00etan. Urtetan egin izan dira Bertso Derbia saioak eta aurten ere partidaren aitzakian, futbola eta bertsolaritzak bat egingo dute; Bertso Derbiaren XVII. edizioa izango da aurtengoa.

Real Sociedad Fundazioak Athletic Fundazioaren, Hernaniko Udalaren eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin antolatu duten ekimena da. "Reala eta Athletic fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina" dela aipatzen da Realaren prentsa oharrean.

Realaren bertsolari ordezakariak Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izango dira. Athleticenak berriz Jone Uria, Igor Elortza eta Onintza Enbeita. Amaia Agirre bertsolaria izango da gaiak jarriko dizkiena.

Informazio gehiago: realsociedad.eus

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza