XILABA 2021 2021-10-31

Erabaki da finaleko seikotea

Erabaki da finaleko seikotea
Atzo jokatu zen hirugarren eta azken saioa Izpuran, eta Odei Barrosok lortu zuen garaipena. Amets eta Maddalen Arzallusekin batera zuzenean lortu zuen beraz finalerako txartela. Puntuazioz Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Iriart ere izango dira azaroaren 13ko finalean.

Horrela gelditu zen sailkapena Izpurako Faustin Bentaberri aretoan izan zen saioan:

  1. Odei Barroso Gomila ................516,5
  2. Patxi Iriart Hiribarren .................494,5
  3. Egoitz Zelaia .............................493
  4. Maindi Murua Berra ..................470,5
  5. Gillen Hiribarren.........................468
  6. Johaine Sarraillet ......................441,5

Joana Itzainak egin zituen gai-jartzaile lanak.

FINALA ERABAKITA

Gauzak horrela, azaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai-Alain abestuko duen seikotea ondorengo hau izango da: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriart Hiribarren.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dituzue eskuragai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza