NBT21 2021-11-02

Eneko Lazkoz lehen finalista

Eneko Lazkoz lehen finalista
Altsasuko lehen finalerdia irabazi zuen Lazkozek eta zuzenean sailkatu da Anaitasunako finalera. Xabat Illarregi eta Erika Lagoma izan ziren bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

300 lagunen aurrean jokatu da Altsasuko finalaurrekoa, Iortia Kulturgune bete eta beroan. Horrela geratu zen saioko sailkapena:

1. Eneko Lazkoz Martinez (489)
2. Xabat Illarregi Marzol (465)
3. Erika Lagoma Pombar (442)
4. Ekhiñe Zapiain Arlegi (427,5)
5. Endika Legarra Nuin (392)
6. Oier Lakuntza Irigoien (388,5)

Fernando Anbustegi Goñi izan da saioan gai-jartzaile.

Hurrengoa, Berriozar

Hurrengo saioa Berriozarren izango da larunbatean bertan, hilaren 6an, 17.30etatik aurrera. Kantuan arituko dira Alazne Untxalo Erregerena, Eneko Fernandez Maritxalar, Josu Sanjurjo Alzuri, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena eta Saioa Alkaiza Guallar. Aurkezle lanetan Maialen Belarra arituko da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza