Heriotza 2021-11-02

Atzo zabaldu zen heriotzaren albistea. "Arabako bertso-mugimenduaren aitapontekoa. Egun handira arte, Txusta!" idatzi zuen Manex Agirre bertsolariak Twitterren eta Oihane Pereak ere zutabea eskaini dio bertsolari aldizkarian.
Joxe Agustin Iriondo Mendaron jaio zen 1943an, baina bost urterekin joan zen Gasteizera gurasoekin, amamarekin eta bi anaiekin. Gazte-gaztetan, zazpiren bat urte zituela, jarri zioten Txusta izengoitia.
Txusta taberna, edo Kirolak taberna Gasteizko Bertso eskolaren egoitza izan zen 80.hamarkadan eta Gasteizko bertso mugimenduarentzat eta bertsolarientzat erreferentziazko leku bihurtu zen. Leku hura bertso mugimenduarentzat gain, hainbat kolektibo eta talderen elkargune garrantzitsu ere izan da belaunaldiz belaunaldi. Presoen aldeko lana egiteagatik kartzela ere ezagutu zuen pare bat aldiz Txustak, besteak beste.
Orain dela lau urte, Gaur8ri eskainitako elkarrizketa ikusteko aukera hemen.
Milesker Txusta!
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28