Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-11-03

Larunbatean bigarrena, seikotean aldaketa batekin

Larunbatean bigarrena, seikotean aldaketa batekin
Larunbatean Berriozarko Entzunaretoan jokatuko da 2021eko bigarren finalaurrekoa, arratsaldeko 17:30etik aitzina.

Kantuan ariko dira Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Josu Sanjurjo Altzuri, Alazne Untxalo Erregerena, Mikel Lasarte Cia eta Patxi Castillo Graciarena. Maialen Belarra Eneterreaga ariko da gai-jartzaile.

Eneko Fernandez Maritxalar zen larunbateko saioan aritzekoa, baina osasun arazoak direla medio, ezingo du oholtza gainean izan asteburu honetan ere ez. Txapelketako araudia jarraituz, berez Leitzan kantatzekoa zen Julio Sotok ordezkatuko du Eneko Fernandez. Fernandez, ongi bidean, Leitzako saioan ariko da beraz, azaroaren 14an.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Esan bezala hirugarren eta azken finalerdia Leitzan jokatuko da hurrengo astean eta sarrerak agortu zirela iragarri zuten arren, aforoa handitu ondoren sarrera erosi eta gerturatzeko aukera izanen du nahi duenak. Sarrerak salgai daude saio horretarako ere, bai eta finalerako ere, online. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza