Sormen egonaldia 2021-11-17

Astelehenean irekiko da Ahots Baten egonaldirako izen-ematea

Astelehenean irekiko da Ahots Baten egonaldirako izen-ematea
Abenduaren 27tik 30era izango da antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura elkartzen dituen sormen egonaldia Amaiurren. Astelehenean hasi eta abenduaren 3ra arte eman ahal izango da izena.

Iaz, pandemiaren eraginez egun banatako bi saio egin baziren ere, leheneratu eta lau eguneko egonaldia izango da aurtengoan Ahots Baten. Abenduaren 27tik 30era izango da Amaiurko aterpetxean (Nafarroa) eta datorren astelehenean, hilaren 22an, irekiko da izen-ematea 10:00etan, www.bertsozale.eus atarian. Abenduaren 3ra arte izango da izena emateko aukera; eguerdira arte, zehazki, baina izen-emate ordena hartuko da aintzat. 100 euro ordaindu beharko dira egonaldian parte hartzeko.

15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako proiektua da; ahozko kultur sorkuntzan aritzen direnei zehazki, izan antzerkian, bertsoan, kantuan edota literaturan. Ahozko diziplina horietan aditu diren sortzaile ezagunekin berriketaldiak izaten dituzte parte-hartzaileek. Aurten, bertsolaritzatik, Ane Labaka bertsolaria eta Maialen Belarra gai-jartzailea batuko dira taldera; Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe Josevisky komikigilea eta Miren Narbaiza MICE musikagile eta kantaria ere gonbidatu dira.

Zazpigarren edizioa izango du proiektuak 2021ekoa. Orain arte Mintzolak antolatu du ekimena beste zenbait bidelagun hartuta, baina, udan iragarri bezala, Mintzola azkentze prozesuan dagoenez, Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute aurtengoan, eta www.bertsozale.eus ataritik egingo da Ahots Baten sormen egonaldirako izen-ematea.

Adi, beraz, azaroaren 22tik aurrera!

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu