'Adin adin' ekimena 2021-11-16

Bertsoak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Bertsoak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ekimenaren seigarren edizioa da aurtengoa eta guztira 15 adineko egoitzetara helduko dira aurten bertso saioak. Bertaako adinekoen bizi kalitatea hobetu eta bertsoaren bidez haien gaitasuna sustatzea du helburu ekimenak.

COVID-19ak sortu duen egoera berrira moldatuta, 15 saio burutuko dira guztira Gipuzkoako udalerri ezberdinetan. Egoitza bakoitzera bi bertsolari bertaratuko dira, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak.

2020an, pandemiak eraginda, halabeharrez, ezin izan zen egitasmo zehatz hau burutu egoitzetan, momentuko segurtasun eta osasun neurriak medio, baina aurten “egoiliarrek txertoaren hirugarren dosia jasota dutela eta egoera epidemiologikoa iazkoa baino nabarmen hobea den honetan, bertso saioei berriro ekitea erabaki dugu”, adierazi du Maite Peña, Gizarte Politikako diputatuak. Egoitzetako sektorizazioak errespetatuz, saio desberdinak egingo dira sektoreka egoitzetan, egunean saio desberdinak eskainiz egoitza bakoitzean.

Informazio gehiago Lanku Kultur Zerbitzuak-en webgunean.

Bertso saioen egutegia

1. Tolosa. Azaroak 16. Uzturre egoitza. Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.
2. Lazkao. Azaroak 17. Txindoki egoitza. Maddi Aiestaran eta Andoni Egaña.
3. Bergara. Azaroak 17. Mizpirualde egoitza. Ainhoa Agirrezaldegi eta Andoni Egaña.
4. Arrasate. Azaroak 19. Iturbide egoitza. Maider Arregi eta Anjel Mari Peñagarikano.
5. Usurbil. Azaroak 23. Puntapax eguneko zentroa. Ane Labaka eta Sebastian Lizaso.
6. Tolosa. Azaroak 23. Iurreamendi egoitza. Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano.
7. Errenteria. Azaroak 24. Jesusen Bihotza egoitza. Alaia Martin eta Andoni Egaña.
8. Azpeitia. Azaroak 26. San Martin egoitza. Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” eta Julene Iturbe.
9. Legazpi. Azaroak 26. Santikutz egoitza. Ane Beloki eta Anjel Mari Peñagarikano.
10. Azkoitia. Azaroak 29. San Jose egoitza. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso.
11. Oiartzun. Azaroak 30. Petra Lekuona egoitza. Alaia Martin eta Jon Martin.
12. Segura. Azaroak 30. San Juan egoitza. Oihana Iguaran eta Andoni Egaña.
13. Aretxabaleta. Abenduak 1. Debagoiena egoitza. Haizea Arana eta Sebastian Lizaso.
14. Donostia. Abenduak 2. Zorroaga egoitza. Ane Labaka eta Andoni Egaña
15. Zumaia. Abenduak 2. San Juan egoitza. Jon Maia eta Amaia Agirre.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri