Bizkaiko bertsolari gazteak 2021-11-23

Aurtengo BBK Sariketaren finala ere sareko plazan

Aurtengo BBK Sariketaren finala ere sareko plazan
Azaroaren 29an, astelehenean, izango da Bilboko BBK aretoan 18.00etatik aurrera, eta Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeak arituko dira kantuan.

XXIX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa da aurtengoa. Urriaren 8an hasi zen eta lau kanporaketa eta finalaurreko bi jokatu ostean, Bilbon emango zaioa amaiera aurten ere.

Talde bitan kantatuko dute finalean ere: lehenengo A mailakoek, 18 urtetik beherako gazteek, eta ondoren, B mailakoek, 26 urtera artekoek. Gainontzeko saioetan egindako ariketak egin beharko dituzte, baina agurra taldekakoa izango da. Bestalde, bakarka egin beharreko ariketa kartzelakoak izango dira.

Gonbidapenak, eskuragai

BBK Sariketaren finaleko sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aurrez hartu beharko dira. Horretarako, Bzikaiko Bertsozale Elkarteak jarri duen formulario hau bete beharko da.

Bertsoaldien hautaketa

Urtero bezala bertsoa.eus ere bertan izango da eta finaleko bertsoaldien hautaketa eskainiko dizuegu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu