Hitzetik Hortzera 2021-11-25

Sebastian Lizasorekin solasean, Hitzetik Hortzera

Laster 50 urte beteko dira Sebastian Lizaso bertso plazetan hasi zenetik, eta ordutik, zenbatezinak dira egin dituen saioak. Berarekin elkartuko gara aste honetako programan, eta urte hauetako guztietako oroitzapen eta bertsoaldirik gogoangarrienak aletuko ditugu elkarrekin. Hitzetik Hortzera: larunbatean, ETB1en.

Azpeitiko Añota sagardotegian elkartuko gara Sebastian Lizasorekin. Bertatik bere herria den Azpeitiari begira jarriko gara, baina, bereziki, Landeta bere haurtzaroko auzoari. Haren gurasoek taberna bat zuten bertan, eta han hasi zen txiki-txikitatik bertsolaritzarekin eta bertsolariekin harremanetan jartzen.

Besteak beste, haren aurreneko plazetako anekdotak gogoratuko ditugu bertsolari azpeitiarrarekin, baita txapelketak eta txapelketen inguruko bizipenak ere. Euskal Herriko txapelketako azken txapela Lizasok jantzi zion Maialen Lujanbiori, eta horren atzean ezkutatzen den istorioa ere ezagutuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Ibilbide bat bertsoalditan

Larunbateko programan, Sebastian Lizasoren bertsoaldi gogoangarrien bilduma entzuteko aukera ere izango dugu: 1990ean Imanol Lazkanorekin, Xabier Amurizarekin EITBko platoan eta aita eta semearekin 2005ean, adibidez. 80.hamarkadako txapelketetako saioetatik, denboran hain urrun geratzen ez diren saioetara.

Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza