Arabako Bertsozale Elkartea 2021-11-25

Lehen saioan, Ozaetako udaletxean, kantuan izan ziren Manex Agirre, Irati Anda, Oier Arbina eta Izar Mendiguren. Gai jartzaile Aintzane irazusta aritu zen.
Abenduko bigarreneko saioa Zigotiko Kultur Etxean izango da 19:30ean hasita. Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa eta Iñaki Viñaspre arituko dira kantuan eta Oier Suarez gaiak jartzen.
Hirugarren eta azken saio Bastidan izango da, abenduaren 11n, 19:00etan Kultur Etxeko aretoan. Peru Abarrategi, Orlando Arreitunandia, Unai Bengoetxea eta Oihane Perea arituko dira Idoia Marauriren gidaritzapean.
Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza