NBT21 - Txapeldunari elkarrizketa 2021-12-01

Saioa Alkaiza: "Txapelaren atzean talde lan eta kuadernoko lan handia dago"

Iruñeko Kondestable Jauregian elkartu dira Saioa Alkaiza Guallar txapelduna eta Amaia Goikoetxea Azpeitia kazetaria, azaro amaierako hotzetik babestuta. Finala, gaur arte eginiko ibilbidea eta Nafarroako bertsolaritzaren panoramaz aritu dira solasean, besteak beste.

Antsoaingo Ezkaba ikastetxean bertso klaseak ematetik etorri da Saioa Alkaiza Guallar, ikasleek harrera bero beroa egin diote eta bera ere "poz-pozik eta oso harro" dagoela onartu digu.

Txapelketa bat baino gehiagotan geratu da finalaren atarian bertsolari iruñearra eta aurten finalean lehen aldiz kantatzeko aukera izan du eta nola kantatu ere. Txapelera arteko bideaz solasteaz gain, finaleko bertsoaldiak eta sentsazioak errepasatu dituzte, baita azken agurreko mezuak gogoratu ere, besteak beste.

Hemendik aurrera etorriko denari buruz ere aritu dira. Izan ere, besteak beste, hurrengo urtean jokatzekoa den Txapelketa Nagusian izango da Alkaiza.

Finalaren ostean gainontzeko finalistek esandako hitzak jarraian ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza