Bertsolaritza irratietan 2021-12-07

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Astez aste egiten dugun bezala, hona hemen irratietan ekoiztutako bertsolaritzari buruzko irratsaioen bildumatxoa. Beti bezala gaurkoan ere, denetarik eta denontzat.

(H)ari naizela Ataria irratian

(H)ari Naizela ez da irrati programa bakarra. Badaude beste batzuk ere. Aitzakia horri heldu diote programan eta hiru bertso irratsaio ezagutzeko aukera luzatu digute: Xorroxin Irratiko BERTSOINKA, Bilbo Hiria Irratiko POTTO, eta Putzuzulo Gaztetxearen Arraio Irratiko BAPATEKO UNIBERTSOA.
Elkarrizketa eta elkarrizketa tarteetan, berriz, adin-adin egitasmoaren barruan, azaroaren 16an, Oihana Iguaranek eta Sebastian Lizasok Uzturre egoitzan kantatutako zenbait bertsoaldi ere gureganatu dituzte.

Hari naizela 2021-12-02

 

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Ekialde urrunera begira, periferiak zentralidadera ekarri dituzte, izan ere, Xilaba final handia aztertu dute Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. XILABA finaleko ale hautatuak eskaini, eta Mikel Laboa handiari omen txikia egin diote, duela 13 urte joan zitzaigun hura.
Amets Arzallus txapeldunarekin ere hitz egiteko aukera izan dute.
Biba bertsoa!

Potto 2021-12-02

 

Bertsoinka programa Xorroxin irratian


Nafarroako bertsolari txapelketako finalerdietako bertsorik onenak adituko ditugu aurreko asteko Bertsoinka saioan. Altsasu, Berriozar eta Leitzan barna ibiliko gara.

Bertsoinka 2021-12-02

 

Hitza Jolas programa Euskadi irratian
 
Saioa Alkaiza da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. Finaleko hainbat bertsoaldi entzungo ditugu, baita txapeldunak biharamunean Euskadi Irratian egindako adierazpenak zein txapel-jartzaileak saioa hasi baino ordu batzuk lehenago egindakoak ere. Bizkaiko bertsolari txapelketak ordea, aurrera jarraitzen du final-aurreko fasearekin eta hango ale gutxi batzuk ere jaso nahi izan dituzte. Baita tartean beraien bederatzikoa ere.
 
 
 

Irratiz-irrati eta saioz-saio
Bertsoari maitasuna erakusten zaio !

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza