XXV. Xenpelar Saria 2021-12-09

Aner Peritz txapeldun

Aner Peritz txapeldun
Buruz burukoan Joanes Illarregirekin aritu ostean jantzi du txapela bertsolari zarauztarrak. Ondoren geratu dira hurrenez hurren; Unai Mendiburu, Maddi Aiestaran, Irati Alcantarilla eta Ekhiñe Zapiain.

2020an ezin izan zen XXV. Xenpelar Saria jokatu baina aurten bai. Lau kanporaketa jokatu ostean Errenteria Hiria Kulturguneko Niessen auditorioan jokatu zen atzo arratsaldean finala. Haritz Casabalek egin zituen gai-jartzaile lanak.

Aner Peritzek jantzi zuen azkenean txapela eta Joanes Illarregik irabazi zuen bertso onenaren saria 6ko motzeko ariketan "Ilusioa" hitzari kantatutako bertsoari esker.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza