Haizea Dator ekimena 2021-12-09

Haizea dator Hendaiara

Haizea dator Hendaiara
Urte bateko etenaren ondoren, Haizea Dator ekimenak segitzen du bere bidea Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan gaindi. Ostiral honetan, haizea Hendaiara dator.

Bertso eskoletan dabiltzan gazteei plaza berri baten eskaintzeko xedearekin martxan jarri zen duela bi urte Haizea Dator ekimena, Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik.

Pandemiak urte batez atzeratu egin zuen bigarren edizioa baina martxan da dagoeneko ikasturte honetako edizio berria. Hilabeteko lehen ostiral guziz, Xiberoa, Baxe Nafarroa edo Lapurdiko herri batetan bilduko dira bertsolari gazteak, herrian bertan dagoen bertso eskoletako haurrek harrera eginen diete eta esperientzia gehiagoko bertsolariak ondoan izango dituzte.

Lehen saioa Lexantzün egin zen duela hilabete bat eta bigarren saioa ostiral honetan, abenduaren 10ean, Hendaiako Enbata gaztetxean iraganen da.
Arratsaldeko 19etatik aurrera, Maddi Ane Txoperena, Iker Altuna, Irati Aizpurua, Haize Lekuona, Naroba Irati Catalan eta Ibai Lekuona kantuan arituko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza