XIV. edizioa 2021-12-13

Badator Putzuzuloko Kopla Txapelketa

Badator Putzuzuloko Kopla Txapelketa
Ostiralean, abenduaren 17an jokatuko da Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan aurtengo Kopla Txapelketa. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da eta barra itxita egongo da.

XIV. Kopla Txapelketan bertsolari hauek abestuko dute: Xabi Maia, Oihana Arana, Aitor Salegi, Aimar Sorazu, Aitor Sarriegi, Nerea Elustondo, Iñaki Gurrutxaga, Aroa Arrizubieta, Maialen Lujanbio eta Hodei Iruretagoiena.

Mayi Saizar eta Beñat Intxauspe arduratuko dira bertsolariei gaiak jartzeaz; eta Aratz Olaizola ariko da, bestalde, trikitixarekin, Aitor Amilibia Kortxi, berriz, gitarrarekin, eta Imanol Etxeberria, azkenik, kajoiarekin.

Sarrerak Musika Plazan egongo dira eskuragarri, sei eurotan, eta pandemiaren aurkako neurriak eta edukiera mugatua edukiko du ekitaldiak.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza