Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021-12-15

Zortzi finalisten hitzak finalaren atarian

Atzo aurkeztu zen aurtengo Bizkaiko Bertsolari txapelketako finala Bilbao Arenan bertan eta prentsaurrekoaren ondoren zortzi bertsolarien hitzak biltzeko aukera izan dugu.

Larunbatean, hilaren 18an jokatuko da Miribillako Bilbao Arena kirol jauregian 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. 17.00etan hasiko da. Zortzikote honek lortu du finalerako txartela: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Prentsaurrekoan, zortzi bertsolariez gain, Joseba Etxebarria eta Moises Enbeita txapel jartzaileak ere egon dira, baita Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidentea ere, berea izan da prentsaurrekoa gidatzeko ardura.

Finalaren inguruko informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza