Zuzeneko emisioa 2021-12-16

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala zuzenean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala zuzenean
Bertsoa.eus atarian zuzenean eskainiko dugu 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, EiTB eta Bertsozale elkartearen arteko elkarlanari esker. Hemen bertan jarraitu ahalko da zuzenekoa igandean 17.00etatik aurrera.

Bertsoa.eus atarian, Bilbotik zuzen-zuzenean emitituko da emankizuna. Ilaski Serranok aurkeztuko du eta Zihara Enbeita bertsolaria izango du ondoan, iritzi-emaile lanetan. Euskal Telebistak ere saioa osorik eskainiko du haren laugarren katean, ETB4n, eta www.eitb.eus atarian.

ETB1ek, gainera, zuzeneko konexioa egingo du buruz-burukotik aurrerakoa eta saioa bukatu ondorengo txapeldunaren hitzak eskainiz.

Finaleko bertsoaldi onenekin eta txapeldunari eginiko elkarrizketarekin osatutako Hitzetik Hortzera, biharamunean, igandean eskainiko dute, ETB1en arratsaldeko 15.00etan.

Finala

Zortzi bertsolari hauek lortu dute larunbateko finalean kantatzeko txartela: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

 

Argazkia: 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. / XDZ - Lehior Elorriaga

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza